lizarrusti parketxea

PR-GI 2001. NAFAR BIDEAK
Lizarrusti - Kaxeta - Berrenoa

Nafar bideak
Nafar bideak ibilbideko paisaiak

Iraupena: 4ordu 6 min
Zailtasuna: ertaina
Kotarik altuena: 952m
Desnibela: +965/-965 m
Distantzia: 16,6 km
Bide zirkularra: bai
Abiapuntua: Lizarrusti Parketxea

Lizarrusti, GR12a Etxegarate mendateruntz doan etapan eta Berrenoako dolmen eta galtzadako ingurunetan murgiltzen den ibilbidea. Berrenoatik, eta jadanik Gipuzkoan, Kaxetara jaisten den ibilbide balizatua hartuko dugu. Bide beretik jarraituko dugu, haranatik igo eta Aralarko bira GR20 ibilbidea topatuko dugu. Hau hartu eta Lizarrustiraino iritsiko gara.
Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko mugaren hurbiltasunak garai batean bide hauetan izan ohi ziren joan-etorriak ekarriko dizkigu gogora. Baso hauetako bideetan garraiatzen ziren mugaren bi aldeetara kostaldeko eta barruko lurretan ekoizten ziren gaiak. Estraperlistak, lapurrak, mandazainak eta gurdizainak, mikeleteak eta arielak ibili izan dira bide hauek urratzen Erdi-Aroko garaietatik gaurdaino. Ibilera horien testigu galtzada, bidezidor, mikelete-etxe, zubi, babes-leku, ariel-etxe eta abar aurkituko dituzu bidean.

MAPA IKUSI
DESKARGATZEKO ARTXIBOAK

GPX fitxategia GPS gailuentzat: Deskargatu

atras