lizarrusti parketxea

SL-GI 2005. LAREO BIDEA
Lizarrusti - Lareo - Lizarrusti

Lareo bidea
Lareo bideko paisaiak

Iraupena: 2ordu 10 min
Zailtasuna: baxua
Desnibela: +165/-165 m
Distantzia: 6,8 km
Bide zirkularra: bai
Abiapuntua: Lizarrusti Parketxea

perfil

Errepidean pasatzen diren autoen zaratak atzean utzita, poliki-poliki Aralarko erraietara eramango gaitu bide honek. Paseatzeko leku ezin aproposagoa bilatuko duzu garai batean animaliek tiratutako bagoneta bat ibiltzen zen bide lau honetan. Pagadi zabala, bidezidor atsegina, erreka, arroila eta txondor plazaren bat aurkituko dituzu bidean eta azkenik Lareo urtegiko ingurune ederretara helduko zara.

MAPA IKUSI
DESKARGATZEKO ARTXIBOAK

GPX fitxategia GPS gailuentzat: Deskargatu

PDF fitxategia: Deskargatu

atras