Iraupena: 1ordu 10 min Zailtasuna: baxua Desnibela: +137/-137 m Distantzia: 3,3 km Bide zirkularra: bai Abiapuntua: Lizarrusti Parketxea
Ingurune hau Lizarrusti Parketxetik hurbil egonagatik ere, ezezaguna da; baina badu halako zera berezia... Harkaitz biluziak Ipar haizearen ufada hotzetatik babestuta, bidezodorra harri, goroldio eta pagoz egindako paisaian murgiltzen da. Ipuinetakoak diruditen leku hauek aitzineko garaiak ekarriko dizkizute gogora. Ikazkinak, artzainak, egurketariak eta estraperlistak ibili ohi ziren bide hauetan orain asko ez dela.