lizarrusti parketxea

PUTTERRI
Lizarrusti - Putterri - Lizarrusti

Ruta Putterri

Iraupena: 4ordu 30 minutu
Kotarik altuena: 1.301m:
Desnibela: +867/-867 m
Distantzia: 16,59 km
Bide zirkularra: bai
Abiapuntua: Lizarrusti Parketxea

Bagoneten aintzinako bidetik abiatuko gara Lareo urtegiraino. Urtegia gainetik zeharkatu eta ekialdeko bidea hartuko dugu, beti ere Akaitz errekastoaren ondotik. Pista bide bihurtzen da eta baso barrenera sartzen da. GR12/121-etik jarraitzen dugu, goruntz, 1.170 metrotako kotaraino. Bertan, beti ere harkaitz eta zuhaitzen artean, eskubirantz (Iparraldea) hartu Putterriko tontorraraino.
Bide beretik hasiko gara jaitsiera baina 100 bat metro jaitsita, goazen bidea baztertu eta eskubitik Lizarrusti eta Arbizuren arteko errepidera daraman bidea hartuko dugu. Behin errepidean gaudela kilometro bat besterik ez zaigu falta Lizarrustira itzultzeko.
Beroa egiten duenerako ibilbide aproposa, ia ibilbide osoa zuhaitzapean doalako. Bi norabidetan egin daiteke.

MAPA IKUSI
DESKARGATZEKO ARTXIBOAK

GPX fitxategia GPS gailuentzat: Deskargatu

atras