Iraupena: 6 ordu 30 minutu Kotarik altuena: 1.424m Desnibela: +1035/-1035 m Distantzia: 23,5 km Bide zirkularra: bai Abiapuntua: Lizarrusti Parketxea
Aterpeko atzekaldean hasten da ibilbidea eta GR121 markatutako bidea jarraitzen du Igaratza zelaietaraino. Bere lehenengo erdialdean pagadiak zeharkatzen ditu bideak. Gero, jadanik Igaratzako inguruetan eta Irumugarrieta tontorraraino larreak eta harkaitzak nahasten dira. Igaratzatik atera eta eskubirantz hartuko dugu GR121-a baztertuz eta Iparralderantz abiatuko gara, Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko mugatik, tontorraraino igo arte.
Jaitsiera Igaratzaraino bide beretik egingo dugu. Bertan gorako ibilbidea baztertu eta Mendebaldeko norabidea hartuta Enirioruntz abiatuko gara. Hegoladeruntz jarraituko dugu Satarri eta Akaitztxiki gailurreen arteko pasabidetik, Lareo urtegian ateratzeko. Urtegia gainetik zeharkatu eta Lizarrustira bueltatuko gaituen ondo seinalatutako bidea jarraituko dugu.
Ibilbide honek ez du bide argirik Igaratza eta Irumugarrieta artean, beraz, gps-ko track-a edota iparrorratza eta mapa, eta orientatzeko sena ezinbestekoak dira. Kontuz, lainoa sartu ezkero oso zaila egiten da bertan orientatzea.