Iraupena: 6 ordu 15 minutu Kotarik altuena: 1.412m Desnibela: +1175/-1175 m Distantzia: 18,54 km Bide zirkularra: ez Abiapuntua: Lizarrusti Parketxea
Bagoneten aintzinako bidetik abiatuko gara Lareo urtegiraino. Hau atzean utziko dugu eta orain arte ibilitako pago basotik ateraz, Oiduira iritsiko gara. Goruntz goaz, ipar-mendebalde norabideantz beti, eta Alotzako larreetara aterako gara Malkorri eta Gaineta tontorren artean dagoen pasabidetik. Hemendik, mendilerroan sartuta eta Uarrain gailurra gure eskubian utzita, Irazusta mendixkara igoko gara. Orientazio bera jarraituz, Ganbotxiki gure ezkerrean utzita eta bide harritsuagotik Ganboko tontorreraino igoko gara. Ibilbide bera jarraituz jaitsiko gara.
Ibilbide honek ez du bide argirik zati askotan, beraz, gps-ko track-a edota iparrorratza eta mapa, eta orientatzeko sena ezinbestekoak dira. Kontuz, lainoa sartu ezkero oso zaila egiten da bertan orientatzea.